Oteitzako Udalak komunikazio zerbitzua sortu du Whatsapp Aplikazioarekin. Honen xede da albisteak, jarduerak eta herriko bestelako informazioak helaraztea.
Horretarako, Whatsapp Difusio Zerrenda sortu dugu. Bertan soil-soilik Oteitzako Udalaren kontaktua ikusiko da (Kudeatzailea); beste guztiak ezkutuan egonen dira.
Zerrendan parte hartzeko:
Eman izena web-aren bitartez, bidali mezu elektronikoa adierazten dizkizugun datuekin edo etorri udal bulegoetara.
- Gorde zure telefonoan Udalaren informazio-kontaktuaren zenbakia: 661 833716
Une honetatik aurrera informazio zerbitzua erabiltzen has zaitezke. Haien burua aurkeztu nahi dutenek egin dezakete, baina ez da beharrezkoa.