Lege oharra

Informazio Orokorra

Webgune honen jabegotzaren gaineko informazioa:

  • Domeinua: www.oteiza.es
  • Jabea: Oteitzako Udala
  • IFK: P3120000I
  • Helbidea: San Migel k., 2 - 31250 OTEITZA (Nafarroa)
  • Telefonoa: 948 543 128
  • Eposta: admin@oteiza.es

Edukia

Oteitzako Udalaren xedea dugu webgune honen bitartez Udalaren eta Oteitzako herriaren gaineko intereseko datuak ematea: informazioa, albisteak eta udal jardunarekin loturiko zerbitzuak.

Argitaratzen den informazioak izaera informatibo hutsa du eta ez da egintza administratiboen jakinarazpena ezta jakinarazpen ofiziala ere.

Oteitzako Udala saiatuko da webguneko informazioa zuzena eta zehatza izatea, horretarako maiztasunez eguneratuko du. Hala ere, ezin du bermatu informazioa eguneratua izatea edo akatsik ez izatea.

Erantzukizun eta erabilera muga

Oteitzako Udala ez da erantzule webgune hau erabiltzeagatik erator daitezkeen kalteez, zuzenekoak zein zeharkakoak. Ezta ere sistema informatikoetan sorturikoez, birusen sarrera, ezta webgunean dagoen informazioan oinarrituz hartzen den edozein erabakitik sortutako kalteez.

Badira beste orrietara bideratzen duten estekak, Oteitzako Udalak interesgarri direla uste duelako, baina Udala ez da hauen eduki, produktu edo zerbitzuen erantzule.

Webgune honen edukiak deskargatu ahal ditu erabiltzaileak, betiere erabilera pribaturako bada eta asmo komertzialik gabekoa. Eduki hauek ezin dira ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, jendaurrean komunikatu, utzi edo aldatu, ez bada berariazko baimena eman dela.

Inolaz ere Oteitzako Udala ez da izanen webgune honen erabilera ezegokiaren erantzule, edo honen edukiena, edo erabilera horrek sor ditzakeen ondorioena.

Mantenu, konponketa, eguneratze edo zerbitzuen hobekuntza lanak egiten badira, Oteitzako Udalak eskubidea du aldi baterako bertan behera uzteko webgune honetarako sarrera eta ez du aurreabisurik eman beharko.

Datuen babesa

Erabiltzaileak, webgunearen formularioak edo izapideak betetzeko, eman dituen izaera pertsonaleko datuak datu fitxategi batean gordeko dira. Fitxategi hau Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erregistratuta dauka Oteitzako Udalak. Datu hauek 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa eta Legea bera garatzen duen arautegiak, ezartzen duen eran tratatuko dira.

Hamalau urte baino gazteago diren adinez txikikoek ez dute baimenik haien datu pertsonalak emateko, ez webguneko formularioen bitartez ezta mezu elektronikoen bitartez ere. Datu pertsonal horiek era horretan ematen dituztenek formalki adierazten dute 14 urte baino gehiago dituztela.

Emandako datuak benetakoak, zuzenak, osoak eta eguneratuak izan behar dute. Datuak faltsuak, okerrak, osatu gabeak edo eguneratu gabeak balira, erabiltzailea izanen da horren ondorioz Oteitzako Udalari edo hirugarrenei sor diezaiekeen edozein kalteren erantzule bakarra.

Emandako datuak okerrak edo osoak ez balira, ematen diren zerbitzuetan hutsuneak sor ditzakete, edota zerbitzu hauek ezin ematea ekarri.

Oteitzako Udaleko fitxategian datu pertsonalak dituzten pertsonek eskubidea dute haien datuetara sartu, zuzendu, ezeztatu edo aurka egiteko, datuen babeserako arautegian aurreikusitako eran.

www.oteiza.es webgunera sartzen bazara eta erabiltzen baduzu, ulertzen da baimena ematen duzula eta hemen azaldutako baldintzekin bat egiten duzula.