Oteitza zure Whatsappean

Oteitzako Udalak komunikazio zerbitzua sortu du Whatsapp Aplikazioarekin. Honen xede da albisteak, jarduerak eta herriko bestelako informazioak helaraztea.

Horretarako, Whatsapp Difusio Zerrenda sortu dugu. Bertan soil-soilik Oteitzako Udalaren kontaktua ikusiko da (Kudeatzailea); beste guztiak ezkutuan egonen dira.

Zerrendan parte hartzeko:

  1. Eman izena web-aren bitartez, bidali mezu elektronikoa adierazten dizkizugun datuekin edo etorri udal bulegoetara.

  2. Gorde zure telefonoan Udalaren informazio-kontaktuaren zenbakia: 661 833716

Une honetatik aurrera informazio zerbitzua erabiltzen has zaitezke. Haien burua aurkeztu nahi dutenek egin dezakete, baina ez da beharrezkoa.

Oteiza-Oteitza Whatsapp

Whatsappean izena eman

Bidali zure

  • Izen-abizenak
  • Jaiotze data 
  • Sakelekoaren telefono zenbakia

admin@oteiza.es helbide elektronikora.

Datu hauek bidaltzeak honako zehaztapenak eta baldintzak onartzea dakar.

Formulario honetan jasotzen diren izaera pertsonaleko datuen trataerak honako Lege Organikoan zehazten diren oinarriekin eta betebeharrekin bat eginen du: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako. Eta baita ere honen garapena den Arautegiarekin: 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa.

Datu hauek era automatikoan bildu eta erabiliko dira eta hauen xedea da eskatutako zerbitzua eskaintzea. Aipatu datuak fitxategi automatizatu batean gorde ahal dira honen arduradun Oteitzako Udala izanik, etorkizunean igorlearekin harremanetan jarri ahal izateko. Baimena ematen dut, beraz, komunikabide honen bitartez mezuak jasotzeko, Udalaren xedeei dagokionez. Ez dira beste helburu baterako erabiliko eta ez zaie hirugarrenei emanen zure baimenik gabe; 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitako egoeretan eta baldintzetan salbu.

Zuk uneoro sarbide, zuzenketa, ezeztatze edo ukatze eskubideak gauzatu ahal dituzu. Horretarako Oteitzako Udalari eskatu, edozein eratara, baina eskaera bidali izanaren eta jaso izanaren testigantza uzteko moduan.