panorama04_oteiza2

Intereseko datuak eta kokapena

  • Administrazio maila: Hiria
  • Barruti judiziala: Lizarra
  • Merindadea: Lizarra
  • Eskualde geografikoa: Lizarra.
  • Biztanleria, 2018ko urtarrilaren 1ean: 921 herritar
  • Biztanle-dentsitatea: 19,66 bizt./km²
  • Azalera: 48 km²  
  • Altitudea: 512 m
  • Komunikazioak: Oteitza Iruñetik 51 km eskasera dago eta Lizarratik 10 km.ra
  • Jentilizioa: oteitzarra
  • Izengoitia: 'ballenero'-ak

Hastapenak

Udalerriaren jatorria: Oteitza izena ez da XI. mendearen bigarren erdira arte agertuko, zehazki 1074 urtera arte, orduan irakur baitezakegu Becerro de Iratxe-n Nafarroako Antxo IVaren, Peñalengoaren, donazio batean. Bertan, San Salvador de Otheiça eliza aipatu monasterioarena egiten du. Dena den, ziur dakigu gizakia aspaldi bizi izan dela udalerriaren lurraldean, horren lekuko “Florin” lur-sailean eta Turtumendia muinoan topatu diren arrastoak.

Vianako Printzearen tropek 1450ean suntsitu zuten eta, hori dela eta, sei urte beranduago Juan II.ak  salbuetsi egin zuen ohiko zergak ordaintzeaz.

Oteitza izena euskal jatorrikoa dugu,  ote landaretik otadi. Eta gaztelaniaz “el argomal” edo “ollagar” itzuli daiteke.*

*Migel Aramendia Garzia. Oteiza Apuntes de etnología y etnografía para una pequeña historia local. 14-16 or. Oteitza 2007.

Heraldika

Armarria antolatzen gorria eta urrezko gaztelua sutan; eta garren artean esku bat, jatorrizko kolorean, urrezko giltzak dituela sotuer eran.

*Jesús Lorenzo Otazu Ripa, Heráldica Municipal Merindad de Estella (II), 18 or. Nafarroa. Temas de Cultura Popular 269 zk., Nafarroako Gobernuaren Edizioa, 1999

Baigorriko eremua

Leringo Kondeen eta Albako Dukearen jabetza historikoa  *Informazio gehiago

Ondarea

Done Mikelen Parrokia

Bertan hainbat eraikuntza-aldi nabarmentzen dira. Badirudi nabearen espazioa hasierako eliza erromanikoari dagokiola, bertatik eraikiko ziren XVI. mendean gurutzadura eta kapera nagusia.
Bai nabea, zeharkako arkuekin bost ataletan eratzen dena, eta baita dorrea zein koruaren atzeko aldea ere, Francisco Ibarrakoa hargin bizkaitarrak eraiki zituen. Garai hartan Arroitzen bizi zen.

Eliz ataria, XVIII mende amaierakoa, Lizarrako Lucas Mena eskultorearen diseinua da eta burdin sarea XIX mendearen erdialdean jarri zen.

Erretaula nagusia XVIII mendeko lehen erdian eraiki zen eta Done Mikelen tailua dugu buruan, nolabaiteko kalitatea duen lana, Done Petri eta Done Pauloren irudiak bezala, denak barroko estilokoak. Atikoan XVI mendeko lehen hereneko Gurutziltzatutako bat probestu zen, trazu gotizistakoa.
XVIII mendearen lehen erdikoak ditugu ere Rosarioko Birjina eta Done Josef erretaula bikiak. Koruko aulkiteria mende horretako bigarren erdikoa dugu.

Hasierako elizarenak dirudite Birjina Zuriaren irudi erromaniko bat eta batailarria bera. Hainbat garaitako eskulturak, batzuk Baigorriko elizatik ekarriak: San Nikolas Tolentinokoa eta Done Frantzisko Asiskoa, erromanista estilokoak, eta Santa Gertrudis eta Carmengo Birjina, estilo herrikoia duten XVIII mende erdiko lanak.

Salbatore edo Santa Barbararen baseliza

Harri-hormako eraikina da, XVI mendeko aztarnekin, XIX mendean berreraikia. Herri-goikaldearen mutur batean kokatua. Latindar gurutze oinplanoa du, nabe bakarrekoa, eta bi ataletan banatua, gurutzadura beso zuzenak eta burualde poligonala.

Baselizaren buruan Santa Barbarari eta Salbatoreri eskainitako erretaula, honen lehen titularra.

San Tirso baseliza

XIV mendetik dakigu honi buruz, nahiz eta egungo eraikina XVIII eta XIX mendeetakoa izan. XX mendearen amaieran birmoldatu ziren bai baseliza bera eta baita honen ingurua ere.

Ezinbestean aipatu behar miliarioa eta zutabea: birmoldaketa egin arte barruan zeuden, gaur inguruan, Adriano enperadorearen garaikoak.

Jaiak, ohiturak eta elezaharrak

San Migel jaiak

Abuztuko hirugarren asteburuan ospatzen dira, asteazkenean hasi eta igandean amaitu. Zaindariaren eguna ostegunean ospatzen da.

“Rañoso”aren erretzea

Asteartean ospatzen da (suziriaren aurreko egunean). Zenbait lagunek proposatuta, eta galdutako ohiturak berreskuratu asmoz (sutzarra, tostada eta zurrakapotea), 1987an sortuko zen pertsonaia hau. 
“Rañoso” herrian barrena paseatzen da eta ondoren sutzarrean erretzen da, bizikidetza onaren ikur.

Gaur egungo sutzarra egiten da oroitzeko aspaldi urtarrileko San Tirso jaien bezperan “Udaletxearen Plazan” egiten zen sua, jai hauek jada ez baitira ospatzen. Suan tostadak erretzen dira, olibaren uztaldian Oteitzako Errotan erretzen zirenak oroitzeko. Egungo ogi xigortuak sangriarekin zerbitzatzen dira, txabisketako kuadrillek prestatzen zuten zurrakapotearen ordezko.

San Tirso erromeria

Maiatzaren 1ean ospatzen da.

Maiatzeko Jaiak

Erromeriaren ondorengo asteburuan ospatzen dira.

Balearen elezaharra

Orain urte asko Oteitzan Idoia izeneko idoia zegoen (itzultzailearen oharra: nabarmena denez testu hau gaztelaniatik itzuli da. Idoia, urmaela edo putzua). Berau herritik kanpo kokatzen zen, gaur egungo “Idoiazarra” parkean kokatuta, eta bertara zalditeria eramaten zuten edatera.

Elezaharrak dio behin hola, ilunabarra zela, bizilagun bat etxera bueltan zela lanaldia amaituta. Idoiaren ondotik pasatzean, bertan mugimendua ikusi zuen eta asaldatuta korrika abiatu zen herrira, balea ikusi zuelakoan.
Herritarrak lasterka joan ziren putzura gertakaria ikustera, baina ur gainean asto-basta besterik ez zegoen, balerik ez beraz.

Ordutik ohikoa da oteitzarrei “ballenero”ak deitzea.

Herri inauteria

Orain urte gutxi berreskuratutako jaia eta egun arrakasta handikoa. Pertsonaia bereziak sortu dira honen abaroan.