Oteitzako Udalaren web-orri berria aurkezten dizuegu www.oteiza.es, berritua eta eguneratua. Diseinu erakargarri eta egitura argiko web-a, erabiltzeko erraza eta intuitiboa, honen xede baitugu komunikazioa hobetzea eta Udala zuregandik gertuago izatea.
Bertan, udalbatza, azpiegitura, arreta eta ordutegien informazioarekin batera; Egoitza Elektronikoari esker, leiho irekia izanen duzue egunero udal gestioak egin ahal izateko: udal izapideak, Udalaren jarduna kontsultatu Gardentasun atalean, zerbitzu telematiko anitz atzitu Hiritarren Karpetan, e.a.
Oteitzaren jatorri, ondare, festa eta ohiturek, atzoko eta gaurko irudiek badute haien lekua web-orrian, hala nola zerbitzu, enpresa, saltoki eta elkarteen informazio praktikoak ere.
Herriko jardueren, agendaren… edukiak Azken Albisteak atalean argitaratuko dira eta, gainera, bi komunikazio kanal berri gehitu ditugu Udalerriko gaien inguruan informatuta egoteko: udal Facebook eta Whatsapp-a.
Azken batean gure helburuak baitira, batetik, web erabilgarri, hurbileko eta gardena izatea eta, bestetik, zuen gustukoa izatea.