Oteitza: “1936an fusilatutakoei omenaldia”

Datorren irailaren 9an, larunbata, Oteitzako Udalak herri honetan 1936an fusilatutako lagun guztiak omenduko ditu.

Ekitaldia 12:00etan izanen da Idoia parkean eta gonbitea luzatu zaie Nafarroako Gobernuko ordezkariei, Legebiltzarrari, Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioari, fusilatutako lagunen jatorrizko herrietako udal ordezkariei, hala nola haien senideei.

Udalak, halaber, gonbitea luzatzen dio Oteitzako bizilagun orori. Omenaldian, besteak beste, eraildakoen ohoretan ipinitako oroitarria aurkeztuko da.

 

Cartel homenaje fusilados en 1936 en Oteiza